XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lowett eta Collingsek programa bat gertutzen dute gartzelan, jendea gertu beharra sumatzen dute.

Feargusek lehenean jarraitzen du, oportunismoa du eragile bere egiteetan, arriskudun uneetan ez da bere gordelekutik ateratzen.

Burgesiarekikoa.

Langileria zapaldua dago.

Indardutenek menperatuak daduzkate bai langileak eta baita burgesi txikia ere.

Langileek bere garaipena lortu dezaten, zilegi ote burruka-bidean burgesiarekin elkarturik ekitea?.

Klase burrukari eutsi behar zaiola eta, lankide izan daitekean burgesia baztertzea bidezkoa al da?.

Hona hemen kartistek planteaturik daduzkaten galdera zorrotzak, bihurriak, erantzungaitzak....

Gai honetan lehenago, klase burruka zorrotzaren eragile genituenak, orain burgesiarekin elkartzeko prest daude.

Ituna Uztailaren 7 an 1840 garrenean izenpetzen dute.

Berriro Feargus goi mailean dagerkigu, kartismo mugimendu osoa bere esanetara jarri nahi du, kartismoa egiazko gidaririk gabe aurkitzen da, langileria artzairik gabeko artalde antzo....

1841 garrenean kartisten artean berriro artesia.

Batzuek eboluzioa maite dute, besteek ez dute iraultza bidetik aldendu nahi....

Feargus zen kartistak nolabait mugi erazten zituena, eta honek bere joku zikinari jarraituz, Lowett, Bonterre, t.a. eta gainontzeko kartista gidarien izen ona zikintzen du bere gidaritzapean jarraituko dioten esperantzan.

Sua ez da erabat itzaltzen 1842 garrenean, Abuztuaren 5 an, Ashtongo langileek lantegiak utzi eta kaleratzen dira huelgari ekinaz.